XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JAUNAGAN USTE ONA IZAZU ENTZUN JAUNARI Nigana datorrena, ez det baztertuko (S. Juan,6,37) Kupiturik; Aita, semeagana joan zan lasterka, ta besoak leporaturik laztandu egin zuan (Seme ondatzallearen irudikia).

ESKATU JAUNARI Biurtu, Jauna, zure belarriak eta entzun neri, beartsu ta doakabe naiz ta.

Zu zaitut Jainko, nitaz izan bai urrikarri, Zugana bai naiz oiuz ari.

Poztu nazazu, ona bai zera zu, Jauna, dei egillentzat; denentzat dezu biotz ona.

Entzun Jainkoa, zuri otoizka nik esana, entzun zer deia, zer zotiña.

Nitaz erruki, neri begira. Gaur agirian izan ona (85, garren Salmoa).